NagusiGaitu proiektuan egin duguna ulertzeko, lehenengo Gaitu izeneko ekimena azaldu nahi dugu:
Gaitu: teknologia aurrera doan heinean, eskuak gero eta gutxiago erabiliko ditugu makinekin elkar eragiteko eta horren ordez ahotsa erabiliko dugu. Baina makinek Euskal Herriko hizkuntza, euskara, ulertu eta hitz egin dezaten, lehenago irakatsi egin behar diegu.
Horretarako, Gaitun, milaka ahots behar dira, milaka grabazio ordu euskaraz. Ahots asko eta askotarikoak behar dira: adin tarte, genero eta mota guztietakoak. Guztion artean sortzen ari den ahotsen datu-basea, gero erakunde eta enpresa guztiek erabili ahal izango dute euskarazko tresna eta aplikazio berriak sortzeko, euskaldun guztion onurarako.
Sar zaitez https://gaitu.eus/ -en eta eman zure ahotsa!
NagusiGaitu: Gaitu ekimena aprobetxatuz, Donostiako 4 zentro desberdinetako (Igeldoko Jubilatuak, Goiko Galtzara Elkartea, Kaialde Jubilatu Elkartea eta Elizaran Eguneko Zentroa) 29 pertsonekin elkartu gara, 60-80 urte artekoak, teknologia eta ahots teknologiaren inguruan hitzegiteko eta elkarrekin hausnartzeko.
Lehenik, galderak luzatu eta elkarrizketaren bitartez, partaideek teknologiaren inguruan izandako esperientziak, iritziak, beldurrak, erreztasunak, aldarrikapenak, etab. grabatu ditugu. Hauetan sorpresak, zalantzak, ezezkotasuna, miresmena, haserrea eta barreak sortu dira.
Bigarrenik, Gaituko plataforman pertsona nagusi hauen euskarazko 145 ahots inguru grabatu ditugu, guztion artean sortzen ari den ahotsen datu-base horrek arlo digitaletik urrunago egon daitezkeen pertsonen ahotsak ere eduki ditzan.
Web orri honetan grabaketa horietan etorkizunean teknologia eta ahots teknologiaren erabilera bidezko eta osasuntsua gauzatzeko deskubritu ditugun gakoak azaldu ditugu.
Zergatik NagusiGaitu: Etorkizuneko teknologian ahotsa ardatz argia izango da eta, aditu batzuek diotenez, teklatuak desagertu egingo dira. Teknologia mota hau garatzen ari diren enpresa handiak hizkuntza hegemoniko gutxi batzuetan egiten ari dira, euskara bezalako hizkuntza gutxituak alde batera utziz. Horregatik, eta "Jar dezagun teknologia euskararen alde" kanpainaren barruan enpresa teknologiko horiek ahots-teknologia garatzeko erabiltzen dituzten plataforma handietan euskararen presentzia bermatzeko egin dute apostua. Kanpaina honen helburua euskarazko ahotsen datu-base handi baten (gaitu.eus proiektua) sorreran herritarren parte-hartzea sustatzea izanik, Donostia Lagunkoian ekintza bat diseinatu da, NagusiGaitu, adineko pertsonak dauden guneetara hurbiltzeko eta ekimenean parte hartzera animatzeko. Aukera bat izan da adineko pertsonen ahotsen aniztasuna txertatzeko, haien ekarpen-gaitasuna ikusarazteko eta beren testuinguru naturalean entzuteko nola bizi duten ahots-teknologia hori.
Norentzat NagusiGaitu: Ekitate digitalerantz aurrera egiteko helburua partekatzen duten pertsona eta erakunde guztientzat:
*Web orri honen hizkuntza nagusia euskara da, lantzen duen gaia teknologia eta euskara baita. Hala ere, audio batzuk erderaz aurki daitezke, partaide batzuk erosoago sentitzen zirelako gazteleraz mintzatzen. Amaieran gaztelerazko laburpen bat aurki dezakezue.
*El idioma principal de esta página web es Euskera, ya que los temas tratados son la tecnología y el Euskera. Algunas grabaciones de audio se recogieron en castellano por ser el idioma en el que las personas participantes se sintieron más cómodas. Podréis encontrar un resumen en castellano al final de la página.

Zer zen teknologia orain dela 50 urte?
Teknologia berriak etengabe eta inoizko abiadura handienean garatzen ari diren garai honetan, azken 50 urtetan egin duen jauzia bizi izan duten pertsonen perspektiba jasotzen du web orri honek.
Entzun audioa!
“Netzako da teknologia tresna bat helburua lortzeko, helburua lortzeko zientziak erabili du tresna bezela teknologia, modua erabiltzeko eta azkenian helburua lortzeko”
